(H)ari naizela

Tolosako eta Asteasuko bertso saioetako alerik onenak

Haritz Mujikak kantatu zuen bietan eta Tolosan Beñat Iguaran eta Jexux Mari Irazu eskualdekoak ere oholtzakide izan zituen.

Udako bertso plazen zaparrada honetatik, Tolosako eta Asteasuko saioetako eskualdeko bertsolarien bertsoaldietako batzuk entzun ditugu.
 
Tolosan, San Joan bezperan,Imanol Artola Felix-en esanetara Miren Amurizaren batera, Haritz Mujika, Beñat Iguaran eta Juexux Mari Irazu izan ziren. Asteasun berriz, San Pedroei hasiera emateko, Amaia Agirreren aginduetara herriko semea, Haritz Mujika jardun zen, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal oholtzakide zituela.
 
Irratsaio amaierako kantua berriz, Goseren Larala izan da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!