(H)ari naizela

Larraizko eta Anoetako bertso saioetako bertsoaldiak

Larraitzen bertso bazkaria eta Anoetako elizan urteroko oholtzako saioa izan berri dira.

Uda hastearen seinale izaten da bertso saioen ugaritzea. Uztaileko lehen irratsaioan Anoetako eta Abaltzisketako bertso saioetako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu: Anoetan, Maddi Sarasolaren aginduetara honakoa seikotea jardun zen kantuan: Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Eli Pagola eta Onintza Enbeita. Larraizko bertso saioan berriz, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Haritz Mujika jardun ziren librean.
 
Irratsaio amaierako kantua, Maite Larbururen Berdin bihurtu ginen.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!