Notre Dame-go txalkorduna

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: Gure herri ttiki hau da

Albistegiei begira

daramakizkit egunak

nola aldatzen dituzten

gertaeren oihartzunak.

Gerrak hilei bidalita

barkaziozko gutunak

ahazten ditugu ihesi

itsasoak jan ditunak.

Beti «besteak» diranez,

zortez honen errudunak

seguru dauden artean

nere erosotasunak

ni ere kezkatu ohi nau

jendea kezkatzen dunak:

Nun egingo ote dun lo

Notre Dame-go txalkordunak

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!