Bion festa

EGILEA: IMANOL IRAZUSTABARRENA

DOINUA: Mundu honetan holako gauzak

Azken txanpan da Gipuzkoako

Herriarteko Txapelketa,

Final handian daude 'Am...ona'

ta 'Karidadeko Benta'

Zorionak ta izan dadila

egun hori bion festa!

Gero onenak irabaztea

opa beharko da ezta?

Merezi arren final baten bi

txapeldun ez daude eta

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!