Elkartasun kanpaina etxeko langileen alde

Erabiltzailearen aurpegia

Lerro hauen bidez Tolosaldeko etxeko langileen aldeko elkartasun kanpainan parte hartu eta elkarlanean aritu diren pertsona, talde eta sindikatu guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Osasun larrialdi eta alarma egoeraren deklarazioaren aurrean, elkartasun kanpaina bati ekin zion SOS Arrazakeriako Etxeko Langile eta Zainketa Taldeak sustatuta eta Oarsoaldea, Tolosaldea eta Hernaniko Mugimendu Feministak babestuta. 14.645,43 euro bildu ziren Gipuzkoa osoan eta Gipuzkoako hainbat herritan bizi diren 54 emakume etxeko langileei eman zitzaien laguntza.

SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldekook itxialdia hasi zenetik, zaintzan lan egiten duten eta noizbait gure informazio eta aholkularitza zerbitzuak erabili dituzten 250 emakume baino gehiagorekin harremanetan jarri ginen. Inkesta horretatik, gertatzen ari zen guztiarekin oinarrizko beharrak estaltzen ez zituzten 54 emakume identifikatu ziren. Haien jarraipena egin zen eta laguntza jaso zuten. Tolosaldeko sei emakume eta Gipuzkoako beste herri batzuetako 48.

Tolosaldean Tolosaldeko Mugimendu Feministaren laguntzari esker posible izan da. Hainbat elkarteren lankidetzarekin elkartasun feministatik kanpaina abiarazi du etxeko langileei laguntza emateko eta Erresistentzia Kutxa sortzeko. Maiatzaren 25ean, itsulapikoak Tolosaldeko hainbat dendatan jarri ziren uztailaren 3ra arte, finantzaketa kolektiboaz gain. Kanpaina honetan, kontzertua antolatu zuen eta garagardoaren salmentatik ateratako irabaziak Erresistentzia Kutxari eman zizkion Anoetako talde baten ekimena nabarmentzen dugu. Ibarran ere, maskarak saltzen zituen goxoki dendariari lortutako dirua Kutxara emateagatik eskertzen diogu.

Laburbilduz, SOS Arrazakeriaren Etxeko Langileen Taldetik bihotzez eskertzen diogu Tolosaldeko mugimendu feministari kanpaina honetan parte hartze aktiboa izateagatik, migrazio teknikariei, boluntarioei, dirua eman dutenei eta gizarte solidarioan sinesten eta apustua egiten dutenei.

Zoritxarrez, egoitza baimenik ez dutelako lan kontratua formalizatu ezin duten edo laguntza publikoak jaso ezin dituzten pertsonak bizi diren lekuan errolda ez dutelako, kanpaina mota honek beharrezkoa izaten jarraituko du, beraz, eskatzen dugu elkartasuna ez dadila geratu bere horretan.

Oso eskertuta gaude oraingo honetan Tolosaldeak erakutsi duen eskuzabaltasunarekin eta elkartasunarekin. Eta jakin, etorkizuneko egoera prekario hauetan emakumeak laguntzen jarraituko dugula.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!