GUTUNA

Abastoseko eraikinaren erasoaren aurrean honako adierazi nahi dugu:

Erabiltzailearen aurpegia TNT (Tolosako Neska Taldea) , TGA (Tolosako Gazte Asanblada), IA (Ikasle Abertzaleak) eta Txozna Batzordea 2020ko mai. 25a, 19:00

Maiatzaren 4an Abastoseko eraikineko erabiltzaile batek Gazte Asanbladako kide bati adierazi zion eraikineko ate mordoa hautsita eta bertako geletako materiala lekuz mugituta zegoela.

Hori dela eta, maiatzaren 5ean TGAko bi kide Abastos eraikinera gerturatu ziren eta aurrez jakindakoa baieztatu zuten. Honen aurrean, Tolosako Udalera deitu zuten eta informazioa helarazi zitzaion teknikari bati eta udaltzaingoari. Hauek ez zuten inolako informaziorik. Hori dela eta, aste berean udaletxeak sarraila aldatu zuen eta aste honetan zehar eragileak deitu zituen zerbait lapurtu dieten ikusi eta beharrezko materiala mugitu ahal izateko.

Aste honetan bertan ordea, eraikinera sartzen jarraitu dutela ikusi da. Sarraila aldatu bada, nola da posible eraikin barrura sartzea? Itxuraz, kanpoko igogailutik lortu dute sartzea. Harrigarriena ordea zera da, igogailuaren giltzaren eskuragarritasuna udaletxeko figura zehatzek dutela. Hemengo sinatzaileek ordea, ez dugu giltza horren eskuragarritasunik. Beraz, agerikoa da arduragabekeria handia egon dela giltza horren jabe den norbanakoaren aldetik. Beraz, nork hartzen du honen gaineko erantzukizuna?


Gertakariaren gaineko argitasun falta nabarmena da. Dakigun gauza bakarra zera da, eraikina eskuragarri jarriko dutela posible denean eta erabilera eman ahal izango diogula. Bien bitartean, ziurgabetasun handia dugu eragileok. Materiala faltatzeaz gain, geure intimitatea urratu dute. Erabateko kontrol soziala den honetan horrelako gertakariek zalantza asko sortzen dizkigute. Izan ere, nola da posible kalean erabateko kontrol poziala egotea eta honen jakitun ez izatea? Ondorioak betikoek ordaintzen ditugula ikusi da beste behin ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!