2020ko inauterietan jasotako keinuei esker ona

Erabiltzailearen aurpegia

Lagun agurgarriak. Joan zaizkigu horren maiteak ditugun inauteriak! Oso eguraldi ona izan dugu asteartera bitarte, eta urtero bezala, umorea, alaitasuna eta ondo pasatzeko gogoa nagusi izan dira herriko kaleetan.

Aurten, gure elkarteak 90. urteurrena ospatzen duen honetan, egun guzti hauetan gurekin eta gurekiko izandako keinuak eskertzeko idazten dugu.

Tolosako hainbat elkarte, txaranga, kirol talde, bizilagun izan dira, bizitzen ari garen egoerari, eta une larri honi elkartasuna adierazi eta edozein laguntza mota eskaini dutenak.

Elkartasun keinu hauek hunkitu egin eta egiten gaituzte, Tolosako herriaren gertutasuna iritsi zaigu eta babestuak sentitzen gara. Beraz, besterik gabe, Txinparta elkartearen izenean, jaso ezazue gure eskerrik beroena eta besarkada handi bat, adeitasunez.

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!