Historia digitalizatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2021ko api. 2a, 17:50

Inauteriei buruzko ikus-entzunezko materiala uzteko eskatu die Tolosako Udalak herritarrei, digitalizatzeko eta dokumental bat egiteko.

Digitalizazioa da erronka. “Tolosar gehienok inauteriei buruzko ikus-entzunezko material asko daukagu etxean: VHSak, Video-8ak… Dena galtzeko arriskua daukagu, eta material hori desagertuz gero, historiaren zati bat ere galduko genuke”. Izarne Iglesias Tolosako Udaleko Kultura zinegotziak horregatik egin die dei berezia “tolosarrei eta tolosar ez direnei”, Tolosako inauterien inguruko ikus-entzunezko materiala udalaren esku uzteko, eduki hori dena digitalizatu eta aztertu ahal izateko.

Herritarrek etxean daukaten ikus-entzunezko materiala digitalizatzeaz gain, ondoren lanketa bat egin eta dokumental bat sortzea da Tolosako Udalaren egitasmoaren bigarren xede nagusia. “Material asko bilduko dugu, ziur gaude, eta ezingo dugu den-dena erabili. Baina antropologoen eta historialarien esku utziko dugu baliagarria izan daitekeen material hori guztia”. Herritarren adierazpenak edo bizipenak bilduta osatutako dokumental soil bat izan gabe, “inauterien inguruko ikerketa lan bat egitea” da udalaren helburua. “Nola sortu ziren inauteriak, nondik datozen, zein bilakaera izan duten, inauteriek zein ikuspuntu desberdin izan dituzten… Hori guztia landu nahi dugu bigarren fase batean”.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!