EAJk EH Bilduren zuzenketa publikoa eskatzen du

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Villabona 2018ko aza. 19a, 09:37

Errebote Plaza proiektuarekiko zabaldutako faltsukeriengatik eskatu du EAJk zuzenketa.

Pasa den uztailaren 2an, hondatuta dagoen eta eremu sinboliko eta bakarra den Errebote plazako birmoldaketa proiektua garatzeko halabeharrezkoak diren tramite administratiboei hasiera eman zien udalak. Horrelako plan batek beharrezkoak dituen osoko bilkuren, batzordeen... prozesu guztietan zehar, ez talde politiko, ezta gizarte erakundeek ez zuten plan honekiko ezezkorik azaldu, are gehiago, udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek zein, Behar Zanako ordezkariek, informazio zehatza eskura izan dute proiektua idatzi dutenengandik.

2018ko urriaren 3an, proiektuaren lizitazioa argitaratu zen udaleko webgunean (“Kontratatzailearen profilean”) obra gauzatu nahi zuten enpresa desberdinei eskaintza tekniko eta ekonomikoak aurkezteko aukera emanez. Egun batzuk beranduago, proiektuaren jakinaren gainean zegoen EH Bilduk, birmoldaketa proiektuak eremu publiko singular honetako ekintzak mugatuko zituela zabaldu zuen, informazio erabat faltsua (badirudi EH Bilduri gezurrak esatea ez zaiola axola). “Gezur bat mila aldiz errepikatuta, egian bilakatzen da” taktika erabiliz, talde politiko honek informazio faltsu hau zabaldu zuen, herrian polemika faltsu bat hasiera emanez.

Hala eta guztiz ere, EAJko kideek ezker abertzalekoen irainak jasan zituzten urriaren 29ko osoko bilkuran, EH Bilduko zinegotziek, beraien “informazioak” kontrastatu gabeko usteetan oinarrituta zeudela onartu zuten, “futbitoko kideek beraien egonezina transmititu zietelako”. Momentu horretan, gobernu taldeko kide batek, horrelako egonezina transmititzen denean politikari baten eginbeharra argia dela azaldu zuen: galdetu egin behar duela, alegia. Baina beraien “seriotasunagatik” ez dute egin.

EH Bilduk autokritikarik egin ez duela kontuan izanda eta beharrezkoak ez ziren gizarte suminak pizten lagundu duela ikusita, ezker abertzaleak egindako batzarrean helarazitako “informazio” faltsuak publikoki zuzentzeko eskaria egiten du EAJko udal batzordeak. Zuzenketako eskariaz gain, EH Bilduk, azkeneko osoko bilkuran udaletxeko teknikoak partzialak direla eta gobernu taldearen nahietara lan egiten dutela argudiatzean egin zuten salaketa larria erretiratzeko eskaria ere egiten du EAJk. EH Bilduk, udaletxeko funtzionarioen profesionaltasuna eta etika zalantzan jarriz izan duen jarrerarekin, udaletxeko langileak iraindu ditu eta politikan onartezina den alderdikaria erakutsi dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!