«Indartsu baina kezkatuta goaz»

Erabiltzailearen aurpegia Gotzon Hermosilla 2021ko uzt. 10a, 14:19
Bilboko manifestazio burua. FOKU

Bilbon eta Donostian manifestazio bana egin dute 13/13 sumarioko epaiketaren atarian eta salatu dute beste garai batekoak direla horrelako makrosumarioak. Zortzi lagun auzipetu dituzte, tartean Julen Zelarain billabonatarra. 

«Nork esan behar zigun duela hamar urte oraindik kartzelak betetzen jarraitu behar zutela». Astelehenean hasiko da 13/13 sumarioko epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta hori salatzeko manifestazio bana egin dute gaur Bilbon eta Donostian. Bizkaiko hiriburuan Alfonso Zenon abokatuak azaldu du fiskaltzarekin kontaktuak izan dituztela baina ez dutela lortu akordio batez hitz egiteko esertzea ere.

Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre, Nerea Redondo eta Juan Mari Jauregi epaituko dituzte, 2010ean euskal presoen eskubideen alde egin zuten lana «ETAren mende» egin zutela iritzita. Gaurko manifestazioetan hainbat eragile izan dituzte eurekin auzipetuek. Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak esan du kartzela husteko garaia dela, eta ez betetzekoa. Dabid Lizarralde LABeko kideak azaldu du elkartasuna helaraztera joan dela, eta Leire Txakartegi ELAkoak salatu du prozedura judiziala irregulartasunez eta «kutsu politikoz betea» egon zela.

Jarraitu Berrian irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!