Pili Legarra izango da Udalbiltzako lehendakariordeetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2019ko aza. 16a, 16:00
Argazkia: Berria

Udal hautetsien nazio erakundeak batzarra egin du, Durangon, zuzendaritza berria aukeratzeko. Arakaldoko alkate den Jabi Asurmendi izango da lehendakari berria, eta Asteasuko alkatearekin batera, Irantzu Antoñana hautatu dute lehendakari orde.

Udalbiltza udal hautetsien nazio erakundeak zuzendaritza berria hautatu du Durangon (Bizkaia), San Agustin kulturgunean egindako batzar batean, eta haien artean aukeratu du lehendakari berria: Jabi Asurmendi (Arakaldo, Bizkaia, 1979). Duela sei urte pasa Udalbiltza berrantolatu zutenetik hirugarren lehendakaria da. Mertxe Aizpurua eta Luis Intxauspe izan ziren aurreko biak. 2015etik Arakaldoko alkatea da Asurmendi.

Hamahiru lagunek osatuko dute batzorde eragile berria. Bi lehendakariorde daude: Irantzu Antoñana (Vianako zinegotzia, Nafarroa) eta Pili Legarra (Asteasuko alkatea, Gipuzkoa).

Batzorde eragile berria

Lehendakaria:
- Jabi Asurmendi (Arakaldoko alkatea, Bizkaia).

Lehendakariordeak:
- Pili Legarra (Asteasuko alkatea, Gipuzkoa).
- Irantzu Antoñana (Vianako zinegotzia, Nafarroa).

Batzordeko beste kideak:
- Lamia Arcas (Laudioko zinegotzia, Araba).
- Jon Arriola (Berriatuko alkatea, Bizkaia).
- Asier Gonzalez (Bilboko zinegotzia, Bizkaia).
- Itziar Amezaga (Errigoitiko zinegotzia, Bizkaia).
- Andoni Gartzia (Astigarragako zinegotzia, Gipuzkoa).
- Koro Etxeberria (Hernaniko zinegotzia, Gipuzkoa).
- Xanti Kapendegi (Ahetzeko zinegotzia, Lapurdi).
- Xebax Christy (Hazparneko zinegotzia, Lapurdi).
- Aitor Elexpuru (Berako alkatea, Nafarroa).
- Oihan Mendo (Garesko alkatea, Nafarroa).

Jarraitu hemen irakurtzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!