Erreportajea

«Sentitzen nuen hori zela nire aukera bakarra»

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Iraola 2019ko aza. 3a, 11:29
Argazkia: Maialen Andres/Foku

Pasabanek baretasun eta argitasun irmoarekin azaldu ohi ditu buruko nahasmendu baten ondorioz dituen gorabeherak eta, iluntasunak irentsita sentituta, bere buruaz beste egiteko ere izan dituen joerak.

Edurne Pasaban mendizaleak (Tolosa, Gipuzkoa, 1973) harro konta dezake munduko bazterrik liluragarrienetakoak ezagutu dituela; hain justu, hamalau 8.000koetara igoa da, eta balentria hori lortu zuen lehen andrea izan zen. Horrek eman dio sona, eta ospea. Aldiz, gordin asko mintzo da ilunaz ere: barruan zenbaitetan esnatzen zaizkion mamuez. Oroitzen du bikote harreman baten hausturak eraman zuela, lehenbizikoz, oro beltz den tunelera. «Baina bidea askoz ere luzeagoa da; atzetik badituzu beste gauza batzuk. Hori ikasi dut gero, medikutan ibili ondoren: zure azterketa egiten dutenean». Hainbatetan egin du bere buruaz beste egiteko ahalegina, 2006an lehen aldiz hondoa jo zuenetik. «Baina aurretik ere sentitu izan nuen: 'Beti mahukapean geratuko zaidan karta izango da hori; beti geratuko zait hori egiteko aukera'. Eta une jakin batean, hainbesterako estutasuna sentitzen duzu, hainbesteko ezinegona, bada, hartu egiten duzu. Baina aurretik burutik pasatu zaizu; nire esperientzia, behintzat, hori da. Lehendik ere sentitu izan nuen: 'Min horrekin bukatu nahi dudanean, aukera hor dago'. Are gehiago, maiz sentitzen nuen hori zela nire aukera bakarra ».

Tristurak irentsi egin zuen, baina argi du ingurukoak —ezta bera ere— gertatzen ari zenaren larritasunaz ez zirela jabetzen. «Arazo bat dago hor; zure ondokoek ez dakite ongi ezberdintzen zer den triste egotea eta zer den depresio bat izatea. Hain da ezezaguna hau guztia! Beharbada, orain, alertei lehenago erreparatzen zaie, baina zuk pentsa! Arazoaren iturburua, gainera, kasu honetan izan zen, mutil batek utzi egin ninduela. Bada, zer pentsatuko dute, bada, zure ondokoek? 'Badira mutil gehiago'. Eta zenbat aldiz entzun ote nuen: 'Zure bizitza perfektua da!'. Ez du ezertan laguntzen horrek: zeure burua itxita dago halakoetarako». Alde horretatik, uste du buruko osasuneko profesionalekin izan duen harremanak beretzat berebiziko garrantzia izan duela, eta buruko eritasun bat duela onartzen du argi, lehen pertsonan: «Guk, gaixook».

Jarraitu irakurtzen hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!