«Euskal Herrian babesleku bat sortzea da nire intentzioa»

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko eka. 30a, 12:36

Babeslekuan dauden eta tratu txarrak jasan dituzten animaliak errefuxiatutzat hartzen ditu Goioganak.Euskal Herriko festak ezabatu ordez alternatibak eskaintzea proposatu du.

Birritan egon da Lorena Goiogana (Anoeta, Gipuzkoa, 1988) Madrilgo Wings of Heart babeslekuan boluntario gisa lanean; tratu txarrak jasandako animalientzako babeslekua da. Goioganak, hain zuzen, errefuxiatuentzako babesleku gisa definitzen du.

Zergatik sartu zinen boluntario?

Asko gustatzen zaizkit haien lan egiteko modua eta pentsamoldea. Gizakia ez den animalia bat eraman nuen Wings of Heart-era, eta hara joatea erabaki nuen, nire intentzioa Euskal Herri inguruan beste babesleku bat sortzea zelako.

Eta betetzeko bidean dago zure asmoa?

Hemen babeslekua egiteko bakarrik sentitu nintzen. Babes ekonomikoa lor dezakezu, baina oso gogorra da halako leku batean bakarrik lan egitea, eta, askotan, ezinezkoa. Egun guztia eskaintzen diozu gizakiak ez diren animaliak zaintzeari. Jendea ez dago prest pribilegio guztiak alde batera uzteko.

Zenbat denbora egon daiteke babeslekuan boluntario bat?

Hilabete batetik hiru hilabetera. Normalean, lau pertsona egoten dira 300dik gora animalia zaintzeko. Lehenengo hiru hilabeteak zailak izan ziren, nire ametsa zapalduta ikusi nuelako. Oraingoan, gustura egon naiz; bigarren etxetzat dut. Ez dut etekin ekonomikoagatik edo pertsonalki betetzeagatik egiten, gure erantzukizuna dira errefuxiatu horiek.

Jarraitu irakurtzen artikulua Berria egunkarian

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!