«Estalitako emozioak gaitz bilaka daitezke»

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Belarra 2016ko mai. 5a, 10:26
Argazkia: IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Emozioak izatea beharrezkoa den arren, batzuetan erantzun txarren iturri dira. Halakoetan, emozioak eraldatzeko eta erantzun pentsatuak emateko prozesu bat dagoela ziurtatu du Jasone Etxeberria, pedagogo eta orientatzaileak. 

Egunerokoan, emozioek etengabe baldintzatzen dute gizakien jarrera, baina horien gainean batzuetan erabaki egin daitekeela azpimarratu du Jasone Etxeberria (Amezketa, Gipuzkoa, 1967) orientatzaile eta pedagogoak. «Emozio bat sortzea ezin da kontrolatu, baina zer erantzun eman gure esku dago askotan». Horretarako, adimenaren «beharra» dagoela adierazi du. Era berean, emozioak adieraztea «garrantzitsua» dela ziurtatu du.

Zer dira emozioak?

Eguneroko bulkadak. Sei dira lehenengo mailakoak, hainbat jakitunek diotenez: poza, tristura, amorrua, beldurra, nazka eta harridura. Bigarren mailakoak, berriz, kulturaren ondorioz sortutakoak dira. Emozioek sekulako eragina dute gure gorputzean eta jokaeran.

Zerk pizten du emozio bat?

Estimulu batek. Kanpokoa nahiz gure barrukoa izan daiteke: gertaera bat, irudi bat, pentsamendu bat, ilusio bat... Edozer izan daiteke. Adituek esaten dutenez, hainbat emozio sortzen dira gure barne behar bat arriskuan dagoenean; hots, bizirik irauteko ditugun beharrak kolokan sumatzen ditugunean. Izan ere, badaude denentzat unibertsalak diren behar batzuk: arnasa hartzea, atsedena, babesa, berdintasuna...

Emozioen aurrean nola erantzun hauta daiteke?

Emozio bakoitzak pentsatu gabeko erantzun automatiko bat dauka. Batzuetan ongi dago, baina beste batzuetan ez zaizkigu gustatzen emandako erantzunak. Hori saihesteko, prozesu bat egin behar dugu. Hartara, norberak erabakiko du nola jokatu. Kontua da arreta non jartzen dugun.

[Jarraitu irakurtzen]

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!