Irentsi edo pentsatu… Sentitu… Bizi?

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Sorondo 2020ko urr. 5a, 10:58

Etengabeko erretolikarekin… gainezka! Albiste paranoiko eta beldur-sortzaileaz…gainezka! Informazio-desinformazioaz… gainezka! Medioen aldetik jasaten ari garen jazarpena ez da txantxetakoa. Gehien iristen zaiguna informazio homogeneizatua da, iturri berdinetan edandakoa dirudiena eta gai berdinez idatzia edota esana. Elkarri begira eta elkar zelatatzen bezala mugitzen dira medioak, herritarrontzat beste iturri eta informazioa topatzea oso zaila egiten zaigularik eta horrela, pandemia deituriko hau hasi zenetik. Horrelako egoeran eta desinformazio horrekin nola garatu norberaren pentsamendua? Ez dute nahi pentsatzen duen gizarterik. Beldurraren bitartez, esanekoak, otzan nahi gaituzte. Gainera, munduan gertatzen ari diren hainbat eta hainbat tragedia: gerrak, migrazioak, gosetea, planetaren egoera tamalgarria, globalizazioaren ondorioak, eta abar luze bat, ez baleude bezala sentitu arazten digute eta hori gutxi balitz gure arteko gatazka piztu nahian dabiltza.

Hau guztia inposatuta datorkigu eta roboten pareko nahi gaituzte (gupidarik gabe adin guztietakoak gara helburu). Noiz, nola eta non aisialdiaz gozatu (ordutegia ere mugatzen digutelarik). Kirol nahiz kultur ekitaldiekin berdin. Irakaskuntzan beste hainbeste. Hitz batez, bizitzea oztopatu, askatasunean bizitzeko nahia eta eskubidea oztopatu nahi dizkigute, osasun diktadura ere erabiliaz.

Medioen aldetik jasaten ari garen jazarpena ez da txantxetakoa. Gehien iristen zaiguna informazio homogeneizatua da, iturri berdinetan edandakoa dirudiena eta gai berdinez idatzia edota esana.


Haserretzeko ahalmena oraindik irentsi ez digutenez, ez dezagun BIZINAHIA nagusituko den itxaropena gal eta jarri ditzagun gure bitarteko guztiak horrantz begira. Gure barneko oihartzun sakonak, gure ametsen iturriak azaleratuz eta konpartituz nahiz eta batzuetan ametsak hodeiak zeruan desagertzen diren moduan galtzen diren. Batzuetan bidea ez da garbi ikusten eta norantz goazen ere ez dakigu oso ongi. Une horretan aurrerantz joateko garaia da nahiz eta baso sakon eta ilunean sartuta aurkitu. Pentsamenduak eta emozioak askatu eta beldur putzuan geratzeko ordez, PENTSATU eta BIZI.

Bitoriano Gandiagaren poema aipatuz doa gaurkoaren bukaera:

Esperantzari leiho bat zabaldu omen diote.

Bizi ahal ote den ikusteko ere.

Baina apenas ikusi duten esperantzarik.

Desilusio usai bat erten omen da leihotik.

(Gaurko egoeran leihotik beste usai itxaropentsuagoa ertengo den desioarekin).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!