Erakutsiz ikasi

Emakumeak munduaren buru

Erabiltzailearen aurpegia Aralar Institutua 2017ko abe. 4a, 07:56

XXI. mendean gaude baina uste al duzu emakumearen egoera aldatu egin dela? Batzuen iritziz, aldatu egin da, gaur egun emakumeek bozkatzeko eskubidea baitute, etxetik kanpo lan egitea, garraio publikoan lan egitea etab. Baina berez oraindik bide luzea geratzen da berdintasuna lortzeko.

Zientifikoen arloan, aldiz, egoera oraindik ez da aldatu. Adibiderik garbiena, aurtengo Nobel sari banaketa izan da, gizonezkoei bakarrik eman baitiete.

Zenbat emakume zientifiko ezagutzen dituzu?

Seguru aski, zientifiko bat aipatzean errazagoa da gizon baten izena bururatzea eta ez emakume batena, gizonari ematen baitzaio garrantzia eta ez baitugu pentsatzen ikerketa horretan emakume batek parte hartu duenik.

Emakume zientifikoak aipatzerako orduan Marie Curie da emakume bakarra etortzen zaiguna burura. Zoritxarrez, ez dugu kontuan hartzen zer nolako bizitza pasa behar izan zuten, beraien ikerketak gizarteari erakusteko. Horregatik, emakume zientifiko batzuen bizitza jakinaraziko dizuegu.

Ada Yonath

Ada Yonath Israelen bizi izan zen baina jatorri poloniarrak ditu. Israeleko gizartea oso itxia da eta hori arazo larri bat izan zen berarentzat, zientifikoak gizonezkoak izan ohi baitziren eta emakumea zientzian gaizki ikusita baitzegoen. Hala ere, ahalegin handiarekin ikasketekin aurrera egitea, zientzia munduan sartzea eta Nobel sari bat irabaztea lortu zuen.

Rosalind Franklin

Rosalind Franklinek XX. mendeko ikerketarik garrantzitsuenetako bat egin zuen, Biologia aldatu zuena. X izpien difrakzioaren bidez ADNaren molekula egituraren lehen argazkia lortu zuen. Wilkinsek, bere lankidea zenak baina ez zuenak argazki hura lortu, Franklinen baimenik gabe argazkia beste bi ikerlariri bidali zien. Argazki horren bidez beraien ikerketa amaitutzat eman zuten beste biek ADNaren egitura jakin nahi baitzuten. Franklin X izpiek sortutako minbiziarengatik hil eta handik lau urtera, hiru gizonezko ikerlari horiek jaso zuten Medikuntzako Nobel saria, ADNaren egitura aurkitzeagatik.

Honako adibide honetan ere emakumeari meritua kentzen zitzaiola ikus daiteke.

Jocelyn Bell

Jocelyn Bell astrofisikariak pultsar baten irrati seinaleak aurkitu zituen arren, emakumezkoa izateagatik ez zioten merezi zuen garrantzirik eman. Ondorioz, Nobel saria bere lankide gizonezkoari eman zioten.

Hori dena ez gertatzeko gure gizartea aldatu beharko dugu, XXl .mendean gaude baina oraindik emakumeek ez daukate gizonezkoek bezalako eskubideak leku batzuetan eta baita daude leku batzuk non emakumeak ezin dute eskolara joan eta ezin dute etxetik kanpoan lana ere egin.

Gure ustez ordua da gizakiok, emakumeok, haurrok edo edonork eskubide berdinak izateko bizitzako edozein aspektutan. XXI. mendean egonda, gizona ez da egon behar emakumearen gainetik ezta emakumea gizonaren gainetik. Guztion eskubideak berdinak izan behar dira guztiok ondo bizitzeko eta beldurrez ez bizitzeko.

Berdintasunean aurrerapausoak egon diren arren, oraindik bide luzea geratzen da eta hori gure esku dago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!