Sei egunetako irteera, Benasque ingurura

Erabiltzailearen aurpegia Alpino Uzturre Elkartea 2018ko abu. 1a, 12:22

Alpino Uzturre mendi elkarteak irteera antolatu du Benasquera, abuztuaren 20tik 25era bitarte. Ruta 10 Lagos txangoaren hiru etapak osatu eta Aragüells mendia (3.048 metro) igotzeko asmoa dute.

Abuztuaren 20an kotxez irtengo dira Tolosatik Benasquera. Iurre auzoan (Eroski ondoko aparkalekuan), jarri dute geralekua, arratsaldeko 14:00etan. Hara heldutakoan, Benasqueko goi mendi eskolan hartuko dute ostatu. Irteeraren prezioa 172 eurokoa izango da, eta prezio horretan lau gauetako pentsio erdia eta azken eguneko gosaria sartzen dira. Kotxez egindako bidaia, azken gaueko afaria eta prezioan zehazten ez diren bestelako gastuak, norberak bere kontura ordaindu beharko ditu.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, nahi duenak info@alpinouzturre.eus helbidera mezua bidali edo 943652789 telefonora deitu dezake. Ondoren, egunez egun irteeran zehar egingo dituzten txangoen inguruko informazioa jasotzen da. Bideoaren bitartez ere, ibilbidean zehar zein bideetatik murgilduko diren azaltzen da.

 

Abuztuak 20: Tolosa - Benasque.

Abuztuak 21: Benasqueko ospitalea - Port Vieil - Maupaseko aterpea.

11,10 km.     ? 1. 191 m.        ? 523 m.      ?  7/8

Abuztuak 22: Maupaseko aterpea - Hospice de France.

17,20  km.      ? 503 m.         ? 1.504 m.    ? 7/8

Abuztuak 23: Hospice de France - Benasque portua - Benasqueko ospitalea - Benasqueko goi mendi eskolan.

11,20  km.      ? 1.075 m.         ? 694 m.    ? 6

Abuztuak 24: Hiru milako bat igo, agian Aragüells (3.048 metro).

10,20  km.      ? 1.122 m.         ? 1.122 m

Abuztuak 25: Tolosara itzuli.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!