Kale Kantoitik

Inauteri, inauteri...

Erabiltzailearen aurpegia

Inauteri, inauteri... Ez garena izan gaitezkeen festa zenbaiten hitzetan, garena izan gaitezkeen festa beste zenbaitentzat...

Nahasmendu eta nahasketa egunak... baita aurretik eta ondoren ere. Dezibelioak, ditxosozko dezibelioak... Nahasketen ondoriozko nahasmendua ere mailatik gora... Garenaren irudi ez direla pentsatu nahi baina izan gaitezkeenaren argazki bihurtzen diren erretratuak... Ederra festa zalea denarentzat, kolorez eta doinuz jantzia, baina mozorrorik beharko ez lukeena, mozorro festak mozorro eta festa izaten jarraituko badu. Erakusleihoan argazki guztiak jartzea mereziko lukeen festa, jantzirik politenaren bila bakarrik aritu gabe. Ezta, inauteri?

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!