Kale Kantoitik

Handia gertatu da!

Erabiltzailearen aurpegia

Handia gertatu da, handia! Lurra mugitu da, eta denon zoritxarrerako estali beharko ez lituzkeenak estali ditu.

Eta batzuen zoritxarrerako ezkutuan gordetzen zituenak azaleratu dizkigu, beldurra eta amorrua sortaraziz. Beste behin ere erabiliak, engainatuak eta arriskuan jarriak sentitzen gera, xake taulako peoi soil azken finean, baina ez zuzenean eta ez zeharka ere inor jateko aukerarik gabeak. Orain gure amorruari bide ematen diogu, gure ezinegona eta egon nahi eza guzti horren erantzule jotzen ditugunen aurka jaurti nahi ditugu, kritika eta salaketa moduan. Eta beste behin, nola ez, kritika horri auto bat falta zaio aurrean. Guk sortua baita engainu hori, guk sortu eta elikatua munstroa, gure kontsumo eta erabilera ohiturekin bezainbat gure bozka eta hautuekin. Eta gure epe laburrerako epelkeriak ahalbidetuko du ziurrenik munstro honek beste bati lekua uztea. Hori ere azaleratu digu lurrak. Ikustea falta agian...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!