Kale Kantoitik

Has dadila reality honen hurrengo denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia

Egunak eta egunak... Argiak eta ilunak... Bueno, argiak edo... Iritsiko zela bagenekien, iragarrita zegoen, eta osatu da azkenean, ez suspentserik gabe baina... 

Espainiak erabaki ditu bere ministroak, eta baita presidente ordeak ere. Lau taldeburu eta beste hemezortzi kide. Eta gu zain, aldizka filtratzen joan diren informazio txatalak dastatzen, iruzkintzen eta jakin beharrekotzat jotzen... Baina lasai, osatu da zerrenda eta orain badakigu, casting-aren ondoren has dadila reality honen hurrengo denboraldia. Zaleen gozamen inkondizionalerako bide batez...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!