Aitor Mendiluze

Urteroko deja vu hori

Erabiltzailearen aurpegia
1...2...3...1
Hala garela ematen du abenduan, ezta? Hirua iristen denean denak bat, denak euskararekin bat, euskararekin denak bat, bat denak euskararekin... bagina...
1...2...3...14
Hala garela sentitu ohi eta nahi izaten dugu abenduaren hiruan, gutarretan gutarren, horren eraginez nitarretan gutarren garela ohartu gabe.
 
1...2...3...7
Hala gaitezkeela uste izaten dugu abenduaren hiruan, gure egoari gure iparrak men egiten baitio, gure hegoari gure iparrak amen egiten dion bitartean. Gure iparrari gure hegoak bezala bide batez...
 
1...2...3...0
Hala izaten da abenduaren hirua pasatzen denean hainbat eta hainbaten aho, esku eta iparretan, bezperatako mezu eta konpromisoak zerotzen dituzten agintari, pertsonaia eta norbanako anonimo askoren baitan.
 
1...2...3...1...2...3...1...
Hala izango dela eta izan beharko duela sentitzen dugu abenduaren hiruaz pentsatu eta balorazioak egiten hasten garenean, urteroko deja vu hori...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!