Kale Kantoitik

Ama

Erabiltzailearen aurpegia

"...beste ze esanik ezta esanikan: ama" kantatu zuen Uztapidek 1962ko txapelketako finalean.

Ederra arrazoia bere sinplean, edo sinplea arrazoia bere ederrean esango luke zenbaitek. Ama oinarri eta osotasun, oinarri ama. Eta horren aurrean hitzak sobera direla adierazi zuen Manuelek. Horren aurrean hitzak falta izaten direla erantzungo lioke inork, biek arrazoi izanik gainera. Ama hitza. Ama eta hitza. Hitza eta ama. Esanguratsua lotura azken aste pasatxoko joan etorriei begira. Askori jarri diete mikroa aurrean, eta baita gaia ere zenbaiti. Eta ama hitza aberriari lotu diote batzuk, nazioari baten batek, banderari akaso... Baina mikro aurrean hitza ama bihurtzen zaien horietako askok hitz hori jan dute mikroalditik mikroaldira, ama hitz hori saldu dute isiltasun gaizki disimulatuetan. Zenbaitek ama hitza ez, ama ama ere salduko luke agian mikroalditik mikroaldira, berea agian eta auzoarena seguru. "...beste ze esanik ezta...".

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!