Kale Kantoitik

Zentruan

Erabiltzailearen aurpegia

Kuriosoa da zentroen eta muturren kontu hori, ezta? Zerbait zentruan jarri nahi dugula esaten dugunean, are gehiago, jartzeko ariketa egiten dugunean, orduan eta nabarmenago azaleratzen dira ertzeko muturrak eta muturreko ertzak.

Eztabaida askotan gertatu eta gertatzen da hori, nolabaiteko transzendentzia duten guztietan. Azken egunotan antiespezisten inguruko elkarrizketa bat baino gehiago entzutea egokitu zait, eta nabarmena iruditu zait zentruan jarri uste dugun hori muturretara nola eramaten dugun. Antzeko zerbait feminismoari buruzko zenbait eztabaidatan, ekonomia soziala, udalen osaketa, osasungintza, hizkuntza inperante edo inperiante eta gutxituen harremana, emigrazio politikak,... Nahi duzuen eztabaidari begiratzea aski izango zaizue erdigunea gune erdia bihurtzen dugula ikusteko, eta beste erdia poloetan jartzen dugula nabaritzeko. Eta poloek, planetarenak ez beste guztiek, erdigunean sua sortzeko besterik ez dutela balio esango nuke, erdia izan zitekeena errautsez betez. Errautsez eta herra hutsez...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!