Kale Kantoitik

Zakarrontzitik

Erabiltzailearen aurpegia

Ikastolan aspertu egiten zen. Aspertu besterik ez, azkenerako. Ez zuen joan nahi, goizero gogorarazten zien etxekoei. 9 urterekin.

Ez zioten interesik pizten 4. mailako edukiek, eta horietan sakondu nahi zuenean irakasleak moztu egiten zion segidan, ez zekielako nola kudeatu egoera hori. 5. mailakoen gelatik lanak lapurtzen hasi zen, zakarrontzitik soberan ateratako kopiak hartu eta bere zakuan gordetzen zituen klandestinoki, etxean bere jakinmina asetu nahian. Lagunekin ere liskarrak izaten hasi zen, bere amorrua azaletik dariola zebilen. Inork ez zuela ulertzen sentitzen zuen, bakardadea eta noraeza. Behinola, gaitasun haundiko umeei buruzko elkarrizketa bat irakurri zuen Tolosaldeko Atarian. Begiek diz diz egin eta lasterka hasi zen batera eta bestera, munduko deskubrimendu haundiena egin balu bezala. Gau horretan denek negar egin zuten etxean.
Zein talentu beharra dugun herri honetan eguneroko erronkei kalitatez aurre egin ahal izateko, negozio eta botere gosetik urrun. Eta zenbat talentu alferrik galtzen dugun, sinpleki deskubritzen ahalegintzen ez garelako.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!