Kale Kantoitik

Ama

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur zazpi urteko alabak opari bat egin dit. Gutun bat da, eta olerki hauxe dakar:

Idatziko dut Ama
mendiko harroketan,
pentzeko belarretan,
harean hondartzetan.
Margotuko dut Ama
gure paisaietan,
zuhaitzen itzalpetan,
mila koloretan.
Kantatuko dut Ama
aire ederrenetan,
ehun doinuetan,
nota xamurrenetan.
Ikusiko dut Ama
zeruko alorretan,
ametsen ildoetan,
izarren mirailetan.

Luixa Giltzu

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!