Aulkitik

Bertso kronika

Erabiltzailearen aurpegia

Bertso bidez azaldu du Naroa Jauregik 1. Maila Nazionaleko taldearen azken partidan gertatutakoa.

Igandean Iruñan jokatu

genuen guk partidua

Berriozar taldea aurkari

partida borrokatua

aldagelan argi utzi zigun

entrenadorek mezua

irabaztea garrantzitsua

eginez gure jokua.

 

Partida hasi ta segituan

Intzak egin zuen gola

baina berdinketa lortu zuten

horrela baita futbola

azkenean bigarrena egin

ta etsi gabe inola

3 puntuak etxeratuta

aurre egin geniola.

 

Zazpi final gelditzen zaizkigu

gure maila mantentzeko

eta gogor lanean segita

garena demostratzeko

larunbatean aukera ona

berriro irabazteko

goazen neskak eta eutsi horri

guk balio dugulako.

 

Doinua: Badira 3 aste

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!