Aulkitik

Pausoz pauso

Erabiltzailearen aurpegia

Ez zen izan nahikoa taldearen esfortzu handia, hiru puntuak etxean geratzeko.

Astean zehar gogotsu entrenatu ondoren, ilusio handiz hartu genuen Castejonen aurkako partida. Bagenekien partida garrantzitsua zela eta hiru puntuak lortu behar genituela, sailkapenean aurrerapauso bat emateko. Ziur geunden partida zaila izango zela eta dena eman behar genuela emaitza positiboa lortzeko.

Partidari dagokionez, ezin izan genuen punturik lortu. Lehen zatian, partida hasi eta berehala beraiek markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Minutu batzuk pasa ondoren, korner batetik iritsi zen Aioraren gola, berdinketa lortzeko. Zoritxarrez, atsedenaldia baino lehen, beraiek berriz ere markagailuan aurreratzea lortu zuten. Bigarren zatiari emaitzari buelta eman nahian ekin genion, baina ez zen guk uste bezala joan eta ezin izan genuen partida aurrera atera.

Falta zaizkigun zortzi partidak garrantzitsuak direla jakinda, garbi dago, lanean jarraitu behar dugula, gure helburua lortzeko.

Hurrengo partida igande arratsaldean daukagu Berriozarren aurka. Aurreko asteetako dinamikari jarraituz, ziur nago, gauzak ondo eginez gero hiru puntuak etxera ekarriko ditugula.

Goazen neskak!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!