Aulkitik

Hiru puntu etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia

Denok esfortzu handia egin genuen partida aurrera ateratzeko, bagenekien garrantzitsua zela irabaztea, beste taldeei puntuak ateratzeko eta beheko postuetara ez hurbiltzeko.

Ordu bateko bidaia eta gero iritsi ginen, eta iristean notizi txar bat eman ziguten: taldekide batek ezin zuela partida jokatu koronabirusa dela eta.

Partida ondo hasi genuen baina Mulier taldeak gol bat sartzea lortu zuen markagailua irekiz. Baina, aurrera jarraitu eta gutxira Zurinek sartu zuen golarekin berdindu genuen partida. Atsedenaldiaren ondoren Ainarak bigarren gola sartu zuen.

Azken minutuetan sufritzea tokatu zitzaigun hiru puntuak etxera eramateko. Partida amaitzean denok pozik geunden, hiru puntuak lortu genituelako. Etxera bueltatzean autobuseko giroa ikustea besterik ez zegoen.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!