Aulkitik

Aitzakiarik gabe aurrera

Erabiltzailearen aurpegia

Hiru aste jarraian irabazi eta gero, aste honetan Logroñon, jokoan zeuden hiru puntuak etxera ekartzeko ilusioz eta gogoz ekin genuen hastea. Jada zenbait asteko bide eta lan ona presente zirela.

Aste honetan, ligaren bigarren faseari ekin genion eta zer hobe 08:30ean geratu baino. 08.30ean edo 07:30ean, badakizu, ordutegi aldaketaren istorioak. Logroñes taldea izan genuen aurkari, eta nahiz eta lehenengo aldia izan eta ezjakintasun batean aurkitu beraien jokoaren inguruan, aste osoan zehar landutakoa eta gogo horiek erakusteko grinarekin abiatu ginen.

Partida ez zen guk nahi izan genuen bezain ondo atera, ez zen ikusgarria izan emaitzan, 1-1ekoarekin bukatu baikenuen. Hasierako minutuetan argi ikusi zen ez ginela batere gustura ibili, ez genuela lortu gure jokoa egitea eta minutuak aurrera ez ginen gai izan horri buelta emateko. Beraz, kontuan izanik partidaren norabidea eta etxetik kanpo jokatzen genuela, lortutako puntua oso garrantzitsua da guretzat borrokan jarraitzeko.

Bestalde, azpimarratzekoa taldeak duen gogoa, ilusioa eta konpromisoa hazten jarraitzeko eta elkarrekin aurrerapausoak emateko. Nahiz eta lesionatutakoak ere egon ziren partidan, batek sorbalda atera eta guzti egin baitzuen, ez dugu aitzakia gisa hartzen eta aurrera egiten dugu partida oro.

Animo neskak! Hurrengo hiru puntuen bila!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!