Aulkitik

Sentsazioak iazkoak baino hobeak dira

Erabiltzailearen aurpegia

Errealitate berri honetan ezer normalik badago, gure kasuan, protokolo eta osasun neurri guztiez harago entrenatu eta futbolean jokatzen jarraitzeko aukera dela esan daiteke. Hala ere, partida aurretik kafea hartzeko gelditu ezinak, aldageletako jantzi bitarteko hizketaldi ezak edo afiziorik gabe jokatzeak arraro egiten dute dena.

Astean zehar Usabalgo zelai berria estreinatu eta ligako lehen garaipena eskuratzea zen gure helburua. Galtzen hasi arren asko borrokatu eta kostata lortu zen definitiboa zirudien berdinketa; horregatik, azken jokaldian jasotako gola golpe handia izan zen. Aurreko denboraldian askotan errepikatutako sentsazioa izan genuen partida amaieran, norgehiagoka ona egin arren opariak garesti ordaintzen direla liga honetan.

Esan behar da ere, lehenengo partida hauetan puntu bakarra lortu arren, sentsazioak iazkoak baino hobeak direla eta egoeraren ezegonkortasunak eta lesioek laguntzen badigute emaitzak iritsiko direla. Lanean segitzea tokatzen da.

Aupa Tolosa!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!