Aulkitik

Jarrai dezagun lanean

Erabiltzailearen aurpegia

Azkenean iritsi zen hainbeste itxarondako larunbata. Ohiturari jarraituz, Iurre tabernan elkartu ginen, partidaren aurretik kafe bat hartzeko

Logroño B taldearen aurka jokatzen genuen. Nahiz eta sailkapenean gure atzetik dagoen taldea izan, aurkari gogor eta zail bat espero genuen, fitxaketa berriak egin dituzte-eta. Hau jakinik, gogor entrenatu genuen astean zehar, asteburura ahalik eta ondoen iristeko.

Talde bisitaria eroso sentitu zen lehen zatian, nahiz eta ate aurrean ez asmatu. Husnako berdinketarekin joan ginen atsedenaldira. Bigarren zatian, rol aldaketa bat izan zen. Galdu ezin genuen partida zela jakinda, dena eman behar genuen. Beraz, aukerak sortu genituen, eta amaierara arte borrokatu genuen. Azkenean, baina berdinketarekin konformatu behar izan genuen, eta puntu bana lortu genuen bi taldeek.

Nahiz eta jaitsiera postuetatik ateratzeko nahikoa puntu ez lortu, lanean jarraituko dugu, eta ziur nago emaitza hobeak iritsiko direla. Goazen neskak!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!