Aulkitik

Emaitza gazi gozoa

Erabiltzailearen aurpegia

Igandean berriz ere Logro-ñora genuen irteera, goizean goiz Tolosatik abiatu ginen beste erronka bati aurre egiteko gogoarekin. Taldea gogotsu zegoela nabari zen, Imanol eta Iraitzen hitzaldia entzun eta berotzera atera aurretik, denak animoak ematen aritu ginen.

Partida serio hartu behar genuen, berriz ere aldapa gora ez jartzeko eta hori nabari zen partida aurreko beroketa eta aldagelako momentuan.

Gogotsu hasi ginen baina pauso bat aurrera eman behar genuen: beraiek indarrarekin hasi ziren eta hori geratzeko. Galtzen hasi ginen baina horrek min egin beharrean indartu egin zigun eta partidaren bila segi genuen, buelta emanez emaitzari atsedenaldira iritsi aurretik. Sentsazio onekin joan ginen eta horrela atera ginen bigarren zatian ere.

Partida serioa egiten ari ginen, baina beraiek galtzen ari zirela ikusita taktika aldatu eta aurrera bota zuten taldea eta azkeneko minutuetan gola sartu ziguten berdinketa lortuz. Ez genuen etsi bukaerara arte. Saiatu ginen baina azkenean sentsazio gazi gozo batekin amaitu zen partida. Hala ere, liga honetan puntu bat lortzea ez da erraza eta hori lortzea lanaren eraginez egiten da. Hortaz, lanean jarraitu behar dugu eta badakit talde bezala jarraitzen badugu lanean, elkarri lagunduz eta elkarri animatuz, zerbait polita lortuko dugula. Aupa neskak, lanean segi behar dugu eta emaitzak iritsiko dira.

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!