Sekulako denboraldia egiten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia

Igande goiza eta Gasteizera joateko prest, beti bezala alaitsu eta umore onarekin. Iritsi eta fresko, gero eguzkiak berotu zuen.

Partida hasi eta gure neskak ondo kokatuta, planteamendu ona gure entrenatzaileek. Berehala, jokaldi eder batean, Maria Martijaren gola eta beste bi aukera ederrak, markagailua handitzeko. Lehen zatian gehiago izan ginen.

Atsedenaldia eta Benitoren hamaiketakoa ederki sartu zen, egiten zuen giroarekin… Edaria ere fresko, eta animoak gorantz, irabazten baikindoazen.

Bigarren zatia hasi eta, zorigaitzeko jokaldi batean, gure atean sartu genuen gola, eta berdinketa. Beraiek gora etorri ziren eta beste bi gol sartu zizkiguten; bukaeran beraien laugarrena gertu ikusten genuen, baina, Zuriñek urruntze batean, gola sartu zuen. 3-2 bukaerako emaitza, eta kanporaketa irekita oraindik.

Okerrena Maddi Garikanoren lesioa, belaunean min hartu zuen, eta frogen zain gaude zer duen jakiteko. Animoak hemendik.

Beraiek 2. mailako talde indartsua direla erakutsi zuten; 8. gelditu dira aurten. Gureak maila ematen ari dira.

Larunbatean, 16:30ean, Berazubin itzulerakoa. Itxaropentsu gaude, eskatzen hasita finalera iritsi nahi dugu, seguru baietz; hemendik ez dira bizirik aterako.

Sekulako denboraldia ari dira egiten, ez dugu bukatu nahi, noizbait etorriko dira ezurteak... Beherakadak.

Autobusean etxerantz abestuz, ze giroa.

Larunbatean denok Berazubira, gure neskek zalegoaren animoekin, kanporaketari buelta emango diote.

P.D.: Berriro xanpaina freskatzen jarria dut.

Aupa Tolosa Trakatra!

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!