Orain, lortutakoa sinestera

Erabiltzailearen aurpegia

Apirilak 28, historiarako geratuko den eguna. Orain arte inork lortu ez zuena lortzeko aukera.

Orain dela urte batzuk gutako inork ez zuen esperoko horrelako zerbait lortu ahalko genuenik. Euskal Ligara igotzea izugarria izan zen, lehengo urtea ezin hobea. Aurtengoa, berriz, sinestezina. Lan guztiak saria du eta hau da nesken esfortzu guztien emaitza.

Entrenatzaile bezala pribilegiatu batzuk gara neska talde honekin lana egiteagatik. Ez zaizkie gauzak erraz jartzen, baina ez du axola, beti hor daude dena emateko prest, eredu. Euskal Herri guztian aritu dira hoberenak direla erakutsiz, eta 28 astez jokatzen ibili eta gero, orain ospatzeko asteak datoz. Lortutakoa sinestea besterik ez zaigu geratzen orain.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!