Gora, gora, gora...

Erabiltzailearen aurpegia
Gora, gora, gora...

Ze politak dira Tolosako neskatxak Erandiora joan eta partida irabazi. Jeiki goiz kantaren soinua eta zabaldu gure umorea Bizkaia aldean.

Jeiki jeiki inauteriak beti, alaitzen gaitu guzti, gehiago irabazi ondoren. Mugi mugi gorputz hori gogotsu abestuz buelta autobusean Tolosarantz. Ai ene nik ere nahi nuke, ai ene zuk nahi bazenuke SEGUNDARA igo.

Somos de aquí somos de allí somos del Tolosa eta gerra emango dugu. El arco iris a lo mejor nunca le falta el buen humor eta Maddik gola, garaipena etxera. Oi mutiko kanela Tolosako itsasontzi bat dago zuk noiz hartuko, proa begira dago eta oihalak astinduz abiadura ederrean doa.

Larunbatean Usabalen 17:30ean Arratia aurkari, liderra bigarrenaren aurka, 3 puntura dugu, partida honen emaitzak etorkizuna bideratuko du.

Tolosa CF-ko bazkide eta jarraitzaile guztiak Usabalen egon behar dugu gure neskei animatzen.

AUPA TOLOSA TRAKATRA

Auzia ez da izan ala ez izan. Kontua ekitea da. Atarikide egitea, euskararen aldeko hautua egitea, zure herrian gauzak antolatzea, horren berri ematea, etxetik plazara salto egitea. TOLOSALDEKO ATARIA egiten duzun hori da. Egiten duzun neurrian gara.


EGIN ATARIKIDE!