[Aulkitik] Futbol zelaia edo igerilekua?

Erabiltzailearen aurpegia

Aste hasieran larunbateko afariko kontuak denon ahotan. Martija eta Eider konplize eta June adar jotzeen jo mugan.

Irabazteak ematen duen poza eta motibazioa nabari eta nola ez Imanolen ariketa taktikoak eta Iraitzen estrategia jokaldiak ohi moduan.

Igande arratsaldea eta eguraldi tristea, aspaldian gaizki ohituta genbiltzan arren iritsi zen xira, jertse eta kamiseta termikoak ateratzeko garaia. Oiartzunera iritsi eta denon ahotan komentario bera, futbol zelaia edo igerilekua? Ez zirudien partida jokatzeko moduan zegoenik zelaia...

Partida aurretik aldagelan ohikoaz gain beste porra bat, zein izango da partida hasieran lurrean barrena plisti-plasta ibiltzen lehena? Bada, gehienei zelaia zapaltzeko aukerarik utzi gabe beroketan lehen baloia kontrolatzen hasi eta halaxe estreinatu zen Nai… Ez dut uste hau zenik irabazi nahi zuen apustua: jajaja...

Lehen zatia baloia lurretik batetik bestera mugitzeko arazoak zirela eta nahiko trabatua izan zen. Baloi luze asko eta aukera gutxi. Banakoarekin atsedenaldira eta gehiago ginenaren sentsazioa.

Bigarren zatian ateri aldia eta gure pitxitxia zelaira, horrela konturatzerako bata bestearen atzetik hiru gol. Bukaeran ondo borrokatu ondoren 1-4 eta hiru puntuak etxera. Eguraldiak laguntzen ez zuen arren hurbildu ziren zaleei eskerrak eman beste behin eta hurrengo partidan pentsatzera. Aupa Tolosa!