Markel Olano: "Ezinbestekoa da Lehiberri bezalako proiektuetan sakontzea"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Azpeitia 2013ko urr. 15a, 22:16
Markel Olano, Olatz Peon, Jokin Azkue eta Nuria Carbonellekin
Markel Olanok, Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJko bozeramaleak, Lehiberri Zentroa ezagutu du. Jose Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko arduradunarekin izan da eta eskualdeko beste zenbait ordezkari ere batu zaizkie.

Markel Olanok Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJko bozeramaleak Lehiberri Zentroa ezagutu du. Jose Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko arduradunarekin izan da eta eskualdeko beste zenbait ordezkari ere batu zaizkie.

Lehiberrik garatzen dituen egitasmoen garrantzia azpimarratu du Olanok: "Larritasun ekonomikoa kontuan hartuta ere, ikusten dugu Gipuzkoa ez dagoela geldirik, Tolosaldea ez dagoela geldirik eta indarrean dagoela proiektu berriak bultzatzen eta etorkizuna behar bezala prestatzen".

Jendearen kezka handienetakoa lana dela ikusita, ezinbestekotzat jo ditu honelako proiektuak. Gaineratu du, Tolosaldearen ekonomia eta industria egiturak desabantailak zein abantailak dituela: "Tolosaldeak, gainerako Gipuzkoako bailara gehienek ez bezala, enpresa indartsuen inguruko sare ahulagoa du papergintzaren gainbeheraren ostean: desabantaila esfortzu handiagoa egin behar izatea da, baina proiektu berriei heltzeko aukera ematen du abantaila modura".

Entzun Markel Olanoren adierazpenak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!