Ikaslan saria, Irurako Ilunki S.L. enpresarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2017ko ots. 6a, 17:45

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen elkarteak, Ikaslanek, Irurako Ilunki S.L. enpresa saritu du, Lanbide Heziketa DUALean parte hartzen duten Gipuzkoako enpresen ebaluazio baten ondorioz eta programan baturiko esperientzia eta jardunbide egokiengatik.

Ekitaldia, Getxoko BiskayTIK Fundazioaren Bake Eder Ezagutza Zentroan ospatu zen eta edizio honetako erakunde finalisten ordezkariek, Euskal Lanbide Heziketako instituzioetako arduradunek eta Lanbide Heziketaren sustapen eta garapenenari loturiko erakunde eta instituzioek  hartu zuten parte.

Ilunki S.L. enpresa, Irurako industrialdean dago kokatua eta 45 langilek osatzen dute bere plantilla, automatismo eta instalazio elektrikoetan adituak. Normalean makina-erreminta eta automozio sektoretan aritzen diren enpresei zerbitzu ematen die, estaldura nazional eta internazional handiko enpresentzako lan eginez, munduan zehar linea ezberdinen muntaiak burutuz.

Ilunki eta Tolosaldea LHII ikastetxeak sinatuta duten hitzarmenari esker, azkeneko lau ikasturteetan 11 DUAL proiektu garatu ditu; honi esker, elektrizitate espezialitateko 11 ikaslek ikasiz eta, aldi berean, lan eginez (sistema DUALa) Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi-mailako Teknikari-titulua lortu dute.

Ikaslan saria jasotzeko arrazoi nagusiak, aipatutako 11 DUAL proiektuak aurrera eramateaz gain, proiektuak bukatu ondoren ikasle guztiei lan kontratuak luzatzea eta enpresako tutoreen inplikazio ona izan dira.

DUAL sistema Ikaskuntza eta prestakuntza lan-kontratu baten bidez gauzatzen da, ikaslearentzat eta enpresarentzat ondorengo abantailak eskaintzen dituelarik:

Ikasleentzako abantailak
• Benetako lan-egoeretan ikasten du, urtebeteko gutxieneko lan esperientzia lortuz.
• Egindako lanaldiari dagokion ordainsaria jasotzen du, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera.
• Enpleagarritasuna hobetzen du.
• Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten du bere lan-bizitza.

Enpresarentzako abantailak
• Langile kualifikatua, bere beharretara egokitua eta bere prozesuetan eta enpresa-kulturan ikasitakoa prestatzen du.      Langileak aukeratzeko eta erakartzeko baliabide bat da.
• Enpresako belaunaldien errelebua errazten du.
• Kontratu-modalitateak pizgarri ekonomikoak aurreikusten ditu:
o Ehuneko 100erainoko murrizketa Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotatan.
o LANBIDEko diru-laguntza.

DUAL sistema honek enpresen eta ikastetxeen arteko erlazioak estutzen laguntzen du eta honen adibide da Ilunki eta Tolosaldea LHII ikastetxearen artean dagoena: Ikasleek lan praktikak egiten dituzte, ikasle eta irakasleentzako bisitak, proiektu teknologikoak enpresaren eta ikastetxearen artean, enpresako langileentzako ikastaro teknikoak...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!