Finlandiako ikastetxeetakik bisita jaso dugu.

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2016ko aza. 8a, 09:23
Finlandiako hiru lanbide heziketako ikastetxeetako irakasleen bisita jaso dugu.

Finlandiako Jyväskylä-ko JAO, Tampere-ko Tredu eta Lahti-n dagoen Salpaus ikastetxeetako

ordezkarien bisita jaso dugu .

Beraien helburuak hauek izan dira: gure hezkuntza sistema aztertzea, gure metodologiak ezagutzea, gure baliabideen berri izatea, ikasleek enpresetan egiten dituzten  lan-praktiken  eta formazio dualaren garapena nolakoa izaten den jakitea, eleaniztasun programari buruzko informazioa jasotzea, etab.

Bertan egon diren bi egunetan harrera izan dute Olatz Peon alkatearen aldetik,  Tolosako Udalean,  eta inguruko hainbat enpresa ere bisitatu dute bertako teknologia aurreratuaz jabetuz.

Gure herriarentzat euskarak duen garrantzia ere antzeman dute,  ikasketa arautuak euskara hutsean garatzen ditugula jakin dutenean.

Aurrera begira lankidetzarako bideak ireki dira hango  ikasleek Tolosaldeako enpresetan praktikak egiteko, ikastetxe bakoitzaren irakasleak beste herrialdean formazioa jasotzeko eta beste proiektu batzuetan elkarrekin aritzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!