Badator Gazteburua! Antolatu dezagun elkarrekin

Erabiltzailearen aurpegia

Tolosako Gazte Asanblada 2019-2020 ikasturtean burubelarri lanean ari den honetan, dinamika bat aurkeztera dator. Aurreko urteetan bezala, ikasturte amaieran Gazteburua antolatzeko asmoa dugu eta horretarako Tolosako gazte-langileon beharra daukagu. Aurreko urteetan ere antzeko saiakerak egin dira eta oso fruitu emankorrak eduki dituztenez, hemen gaude berriz ere Tolosako gazteoi laguntza eskatzeko asmoz.

Gazte langileok autoantolatzeko dugun beharra azpimarratu nahi da eta honen baitan eraikiko da Gazteburua. Hau da, Tolosako gazte-langileak egun honen prestaketan murgildu nahi dira, gure antolakuntzaz egitarau mamitsu bat burutzeko asmoz.

Beraz, gazteburuan aportatzeko aukerak ikusten dituen gazte langile oro antolatzera deitu nahi dugu eta horretarako baliabideak eskainiko ditugu. Ea Tolosako gazte langileon artean gazteburua osatzeko aukera dugun.

Hortaz, T.G.A-k Tolosako gazte langile orori deialdia luzatzen die Martxoak 13 an, hau da, ostiralean, 18:00tan kultur etxean egingo den asanbladara. Asanblada hau gazteburua antolatzeko lehen pausoa izango da eta ezinbestekoa da gazte langileak han egotea.

Bestalde, gazteburuak, eskualdean eraso etengabeak jasaten ari diren gaztetxeen defentsarako ere baliagarria izan behar duela uste dugu. Beraz, bilera ireki honen ondoren, denak Zizurkilera joatea bultzatu nahi dugu, 20:00 etan Tolosaldeko Gazte Fronteak deitu duen elkarretaratzera, Kaxildaren desalojoari aurre egiteko. Bakarrik ezin bait, baina kolektiboan bai.
Besterik gabe, ostiralerarte!

Gazteburua, gazte-langileon asteburua!

Gora gazte-langileon borroka!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!