Abendua eta urtarrila arteko haur zine bonoak zortzi film eskainiko ditu

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 21a bitarte luzatuko den zine bonoa asteartean, abenduak 5, jarriko da salgai Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. 

Lehenengoz, izaera sozialeko elkarteen topaketa Tolosan abenduaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Lehenengoz, izaera sozialeko elkarteen topaketa Tolosan abenduaren 1ean

Guztira 20 bat elkartek hartuko dute parte datorren ostiralean, abenduak 1, 19:00etatik 21:00etara Zerkausian egingo den topaketa.

Udaltzainek bide-heziketa landu dute Tolosar gaztetxoekin

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Udaltzainek bide-heziketa landu dute Tolosar gaztetxoekin

Azken asteetan Tolosako Udalak eta ikastetxeek Bide Heziketa garatu dute elkarlanean. Udaltzaingoaren eskutik, haurrei errepideen inguruko eta zirkulaziorako oinarrizko kontzeptuak irakatsi dizkiete, horretarako azalpenak eta praktika uztartuz.

Tirolina ezarri du Udalak Usabalen

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Tirolina ezarri du Udalak Usabalen

Haurren hiria programa martxan jarri zenetik, gazteek behin eta berriz eskatu duten eta edizio guztietan nabarmendu den proiektua jada gauzatu da. Usabaleko skate parkearen ondoan, 40 metroko tirolina ezarri du Udalak. Urriaren erdialdean jarri zen, eta proba ezberdinak burutu ostean, erabilgarri dago. Tirolina bikoitza da, eta lurretik metro bat inguruko altuera hartzen du. 

Nafarroa etorbideko eraberritzearen amaierako lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte igandetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia   Hirigintza

Nafarroa etorbideko eraberritzearen amaierako lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte igandetik aurrera

Nafarroa etorbideko eraberritzea azken txanpan da 7 hilabeteko lanen ondotik. Asfaltatze lanak burutuko dira datozen 10 egunetan eta ondorioz, trafikoan, aldaketak izango dira. Azaroaren 5etik 16a bitarte iraungo duten lanak bi eratara antolatu dira, bizilagunei ahalik eta kalte gutxien eragiteko.

Hezkidetza-proiektua ebaluatzeko azken lan saioa egingo dugu gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia   Parekidetasuna

Dagoeneko pasa dira hilabete batzuk Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak “Hezkidetza emozionala lantzeko egitasmo integrala” izeneko proiektua ebaluatzeko, diagnostiko berria egiteko eta etorkizuneko ildo estrategikoak identifikatzeko prozesua udalerriko ikastetxe guztietan martxan jarri zuenetik, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin.

Tolosa AVIAMAren Batzar Orokorrean

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Tolosa AVIAMAren Batzar Orokorrean

'Rara' filma Leidorren, LGTBI kolektiboaren Latinoamerikako errealitatea ezagutarazteko

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

'Rara' filma Leidorren, LGTBI kolektiboaren Latinoamerikako errealitatea ezagutarazteko

Arratsaldeko 19:30ean eskainiko da eta 2 euroko prezioa izango du. Filmaren ostean mahai ingurua antolatu du Udalak LGTBI kolektiboaren egoera Latinoamerikan gertutik ezagutzen duten adituekin. 

Irekita dago jada Topagunea

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Irekita dago jada Topagunea

Irailaren 14an ekin zioten 2017-2018 ikasturteari Tolosako Gazte Topagunean. Astean lau egunetan joateko aukera egongo da: ostegunetik igandera.

Nafarroa etorbideko eraberritze lanak direla eta, aldaketak trafikoan irailaren 20an

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Nafarroa etorbidean egiten ari diren lanak direla eta, datorren asteazkenean, irailak 20, 08:00etatik 20:00ak bitarte Nafarroa etorbidera doan ibilgailu arinen trafikoa Gudari kaletik barrena desbideratuko da.

Ikasturteko lehen zine zikloaren bonoak larunbatean salgai Leidorren

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Datorren larunbatean, irailaren 9an, jarriko dira salgai urria erdirarteko zine zikloko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara. 700 bono jarriko dira salgai 15 eurotan. Igandean, irailak 10, izango da lehenengo zine saioa. 

Ekipamendu soziokulturalen beharrei buruzko ikerketa abiatuko du irailean Udalak

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Ekipamendu soziokulturalen beharrei buruzko ikerketa abiatuko du irailean Udalak

Zazpi hilabetetan egingo duten azterketa bi fasetan gauzatuko da eta 24.500 euroko aurrekontua izango du. 

Tolosako eraikinen 277 argazki aurkeztu dituzte 2018ko egutegia osatzeko lehiaketara

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Tolosako eraikinen 277 argazki aurkeztu dituzte 2018ko egutegia osatzeko lehiaketara

2018ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko Tolosanklisk lehiaketa zabaldu zuen Tolosako Udalak eta amaitu da parte hartzeko tartea. Aurkeztutako argazki guztiak www.tolosa.eus webguneko Tolosanklisk atalean ikus daitezke. 

2017ko diru-laguntzen deialdia zabaldu du Berdintasun Sailak

Erabiltzailearen aurpegia   Parekidetasuna

Deialdi horren helburua da Tolosako esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna bultzatzeko programak sustatzea. Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 7a da.

Oinezkoen bidea desbideratuko dute Tolosana inguruko egokitze lanengatik

Erabiltzailearen aurpegia   Hirigintza

Oinezkoen bidea desbideratuko dute Tolosana inguruko egokitze lanengatik

Tolosako Udalak Tolosana ingurua eraberrituko du eta ondorioz, Ibarrara joateko bideetan aldaketak egingo dituzte lanek iraun bitartean.

Hernaniko Udala eta merkatari elkartea Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia   ekonomia

Hernaniko Udala eta merkatari elkartea Tolosan

Hernaniko Udaleko ordezkariak eta Berriak Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko kideak Tolosako Udaletxera bertaratu dira. Sektorea ardatz, Udala Tolosa&Co Tolosako merkatari elkartearekin eta beste hainbat agenterekin elkarlanean sustatzen ari den udal politika ezagutzeko aukera izan dute, bai eta garatu diren ekimenak eta sektoreak herrian duen garrantzia sozial, ekonomiko eta kulturala ere. 

 

Tolosandblues jaialdiak musikaz blaitu du Tolosa lau egunez

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

 Tolosandblues jaialdiak musikaz blaitu du Tolosa lau egunez

TOLOSANDBLUES jaialdiaren 13. edizioa amaitu berritan, Tolosako Udalak eta antolakuntza lantaldeak balantze “oso positiboa” egin dute: “Laburbilduz esan genezake jaialdiak arrakasta bikaina izan duela bai publiko kopuruaren aldetik baita eszenatokiei dagokienez ere. Horrez gain tabernatan egindako kontzertuetara iaz baino jende gehiago hurbildu da”.

Berazubi eta suhiltzaileen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanen ondorioz, trafikoan aldaketak

Erabiltzailearen aurpegia   Hirigintza

Berazubi eta suhiltzaileen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanen ondorioz, trafikoan aldaketak

Berazubi eta suhiltzaileen arteko irisgarritasuna hobetzeko obrek aurrera darraite, eta urtarrilean abiatutako lehen fasearen lehen zatia behin amaituta, bigarrenari ekin zaio.  

Jasone Osororen '12etan bermuta' irakurketa klubaren 5. saioan

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Jasone Osororen '12etan bermuta' irakurketa klubaren 5. saioan

Irakurketa Klubaren solasaldi literarioaren bosgarren saioa izango da otsailaren 13an, 18:30ean, Aranburu Jauregian, helduen udal liburutegian.

Atxagaren “Declaración de Guillermo” antzezlana, Jose Cruz Gurrutxagaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia   kultura

Atxagaren “Declaración de Guillermo” antzezlana, Jose Cruz Gurrutxagaren eskutik

Bernardo Atxagaren kontakizun bat eszenaratuko du Jose Cruz Gurrutxagak “Declaración de Guillermo” lanean; ostiralean izango da Leidorren, 20:30ean.