Gaur beherapenak Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia

Tolosa&Co-k "azken beherapenak” eguna antolatu du gaurko. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean saltoki atarietan.

Urte gogorra izaten ari da, orokorrean, saltoki txikientzat; eta ez da gutxiagorako Tolosan. Horregatik, gure hondar aletxoa jarri behar dugu guztiok ekonomia lokala babestu eta biziberritzeko; ematen duguna jasotzen dugula ulertzeko. Gure bezeroen bezero gara, gure bizilagunen egunerokoa suspertzeko motorra, eurak gurea diren bezala.

Horregatik eta horretarako, Tolosa&Co-ren elkartekide diren saltoki askok euren denda atarietara aterako dituzte beherapenez betetako pertxero eta mahaiak. COVID19 egoera dela eta, bete beharreko protokoloa eta gomendioei buruzko informazio gehiago Tolosa&co-ren web orrialdean aurki ditzakezu: https://tolosandco.org/beherapenak-kalean-covid-protokoloa/

 

Saltoki parte-hartzaileak: 

Pottoko, Peage, Arteka, Brunila, Mugar (Nafarroa Etorbidea), Pasaban, Roncal, Tasia, Marilyn, Berezi Tallas Especiales, Mauka, Rainbow, Jantzi Zure Arima, Bolsos Zunzu, Maite Estetika, Arkupe, Arkupe Moda, Arretxe Merceria, Einde, Imanna, Mundu Magikoa, MY 54, The Factory, Algara, Ubel, Kimetz, La Ratita Presumida, Niko, SKFK, Guki Ekogunea, MM, Tantai, Colors, Kanikak, Dandaka, Lardies (Rondilla), Mugar (Rondilla), Lizarribar Oinetakoak, BáB, Yoli, Corner, Patxo, Zapateria Azkune, NZB.

Animatu zaiztezte!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!