Braderie, martxoak 30

Erabiltzailearen aurpegia

BRADERIE: larunbat honetan, martxoaren 30ean, eskaintza hoberenak saltokien kanpoandean!

Udaberriari hasiera emanez eta urteroko ohiturari jarraituz, larunbat honetan, martxoak 30an, Tolosako saltokien eguna ospatuko dugu, BRADERIE.

 

Aurtengoan ere, ia 80 komertzio kalera aterako dira euren eskaintza hoberenekin batera, goizeko 10etatik arratsaldeko 20etara, etenik gabe.

 

Ohitura den moduan, saltokien maukaz gain, herrian kale giroa egotea gustatzen zaigu. Hori dela eta, ekintza desberdinak antolatu ditugu:

 

-         Triangulo plazan, 2-7 urte bitarteko umeentzako parke bat jarriko dugu (toboganak, etxetxo txikiak…) eta bi monitore egongo dira aurpegiak margotuz, tailer desberdinak egiten… Ordutegia: 10:30-14:30 eta 16:30-19:30.

-         Lehengo urtean bezala, tren txu-txu bat izango dugu herriko zona desberdinetan geldiuneak eginez:  Triangulo plaza, San Franzisko (Herrikide), Nafarroa etorbidea (Zezen Plaza), Nafarroa etorbidea (Muñagorri), Santa Clara, Trinkete, Rondilla eta berriro buelta Triangulora.

 

Berrikuntza moduan, aurreko urteetan San franzisko pasalekuan ezartzen ziren komertzioak, Triangulo plazan izango dira Tolosa&Co-ren postuaren ondoan. Elkarteak, hain gustuko diren telazko poltsa, tazak.. salgai izango ditu.  

 

Animatu eta zatoz Tolosako saltokien festa handira.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!