Abuztuan ere, TOLOSA IREKITA

Erabiltzailearen aurpegia ekonomia

Abuztuan ere, TOLOSA IREKITA

Abuztuan oporrak hartzen hasten bagara ere, Tolosan erosketek ez dute etenik. Gure elkartekide guztien ordutegiak ondo antolatuta utzi ditugu bakoitzaren profilean. Behar duzun guztia Tolosatik atera gabe topatuko duzulako!

GOZATEGI LARUNBATEAN!!

Erabiltzailearen aurpegia kultura

GOZATEGI LARUNBATEAN!!

Larunbatean 22:30tan Triangelu plazan GOZATEGI kontzertua antolatu dugu Tolosako komertzio, ostalaritza eta zerbitzu elkartetik. ANIMATU!!

SAN JOAN PROMOZIOAREN SARI BANAKETA

SAN JOAN PROMOZIOAREN SARI BANAKETA

Erabiltzailearen aurpegia Urtero bezala, aurten ere SAN JOANETAKO PROMOZIOA antolatu dugu. Elkartera atxikitako saltokietan kontsumoa sustatzeko, EROSKETA/KONTSUMO TXEKEAK zozkatuko ditugu: 300€-tako 2 sari, 50€-tako 30 saria eta 20€-tako 20 sari. Kanpaina ekainaren 19-30 artean izan da. Atzo, uztailak 11, sari banaketa egin genuen; bertara txekeen irabazleak zein saltoki sarituak gerturatu ziren. MILA ESKER PARTE HARTZAILE GUZTIEI eta GOZATU SARIA!!!

Tolosa Zuria Loretan

Tolosa Zuria Loretan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa&Co-tik ekimen desberdinak jarri ditugu martxan "Tolosa Zuria Loretan"asterako. Aste guztian zehar, gure komertzioek/zerbitzuek eta ostaritzak dekorazio berezi bat izango dute; oraingo honetan lore zuriz apainduko ditugu establezimenduak , kaleari kolore zuria emanez. Larunabatean, desfileari dagokionez, modeloen prestakuntzaz Tolosa&Co-ko ileapaindegi eta makilatzaileak arduratuko dira: Koxka , Eleva Varela, Andrea Ileapaindegia eta Shuyana kosmetika izango ditugu. Eta gainera, backstage-an, desfliean eta ondoren topic-en egingo den topaketan argazkilariak izango ditu, gertatzen den guztiaren lekuko izateko ; hauen artean Iñaki Elola, Richard eta Eki argazkilariak izango ditugu. Gainera, aste honetan zehar sare sozialetan (intagram-facebook) gure bezeroeen artean 2 sarrera Front row edo lehengo ilarako zozketatuko ditugu. Bestalde, Kutxakulturrek Tolosa&Co- ko komertzioa ere gonbidatu du Kissing roomera joan daitezen; disenatzaileekin kontaktuan jarriz eta hauen lanak gertuagotik ezagutzeko aukera emanez. Azkenik, larunbat arratsaldean egiten diren erosketen artean, ohiko sariez gain, sari berezi bat zozketatuko da: “Merezi duzulako!” sariaren barne 60€ txeke bat zozketatuko dugu desfilean parte hartuko duten ileapaindegi eta estetiketan erabiltzeko; 50€ Tolosa&Co-ko komertzioan kontsumitzeko eta azkenik, beste 50€ elkarteko kide diren ostalarien negozioetan gastazeko.

BRADERIE azoka: izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Badator, beste urte batez ere, BRADERIE azoka! Martxoaren 18an izango da eta horren prestaketa lanetan gabiltza. Elkarteko bazkidetuez gain, aurten ere ez bazkidetuei ireki diegu deialdia.

6000€ saritan

6000€ saritan

Erabiltzailearen aurpegia

Tolosa&Co merkatari elkarteak Gabonetako kanpainako zozketa berezia egin du. Hona hemen irabazleak: