Atletismo eskola, martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Atletismo eskola irailaren 5ean martxan jarri bazen ere, oraindik izena emateko aukera izango da.

Infantil mailako haurrek (2005-2006) astelehen, asteazken eta ostiralean entrenatuko dute 17:30-18:45 bitartean. Asteazkenean hasiko dira.

Alebin mailan (2007-2008) astelehen eta asteazkenetan entrenatuko dute 17:30-18:30 bitartean. Hauek ere asteazkenean izango dute lehen entrenamendua.

Azkenik, Benjamin eta Prebenjaminek (2009-2012) bi egun edukiko dituzte aukeran. Asteartea eta/edo Ostirala 17:30-18:30 bitartean. Ostiralean lehen entrenamendua.

Beste edozein kezkarako deitu klubeko bulegoetara : 943-671749

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!