Antzinakoa gaurkoturik

Erabiltzailearen aurpegia Natalia Garmendia 2019ko aza. 10a, 05:59
Bermudez fruta denda itxi aurretik, Tolosa. ITZEA URKIZU

Zenbat aldiz pentsatu ote dut berritu eta eraberritu aditzaren desberdintasunaz? Azken boladan eta kasu askotan, Tolosako merkataritzarako lokalak berritzen direnean edonolako negozioa abiatzeko, guztiz berritzen ari dira, ez da aurreko negozioaren arrastorik ere uzten.

Xarma duten lokalak, dendak, tabernak nire ustetan mantendu beharko lirateke. Historiaren zatitxo txikiak bezalakoak dira, izan ginenaren arrastoak dira eta horrelakoak, mantendu beharko genituzke. Modernoaren itxura oso ondo dago; eta ulergarria da oraingo negozio batek, oraingo itxura eduki nahi izatea, baina betidaniko xarma eta nortasuna galtzen ari dira, gaur egun. Baina badira salbuespenak, bere garaian, Rondilla kaleko fruta-denda oso ezaguna itxi zenean, eta beste negozio bat hasi zutenean, eraberritu zuten baina elementu batzuk mantendu zituzten, ateak adibidez, garaiko egurra mantendu zuten.

Eta azkena adibide ona ere izan daiteke, Korreo kaleko botika oso famatua eraberritu dute eta nire ustez, bete-betean asmatu dute. Nahiz eta egitura aldatu duten, antzinako egurrak, tresnak eta horrelakoak mantendu dituzte, eta ez hori bakarrik; erakutsi egiten dituzte jendeak ikus ditzan, urteetan zehar erabili dituzten tramankuluak beraien botika fabrikatzeko begi-bistan jarri dituzte. Eta betiko xarma gorde dute, baita nortasuna eta bere garaiko irudia ere. Baina gauden denborara egokitu dira, bere garaian izan zirenaren esentzia galdu gabe. Berriro diot, bete-betean asmatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!