Open House

Erabiltzailearen aurpegia

Open House (Etxe Irekia), irabazirik gabeko ekimena, 1992an sortu zen Londonen. Sustatzaileen buruak,  Victoria Thornton arkitektoak –ekimenaren zuzendaria, 2015 arte– atzean izan du Open City elkartea. Ekimenaren helburu nagusiak: pertzepzioak aldatzen laguntzea, oztopoak gainditzea, eta hiritarrei kalitate handiagoko tokiak eta espazioak exijitzeko iradokitzea, guztiok esperimentatu, eztabaidatu, sustatu eta eragin ahal izateko.

Urte guzti hauetan, «48 ordu, hiria guztion artean aurkitzeko» lelopean, xumea baino unibertsala den formula baten bidez, milaka hiritarrek ezagutu dute gertuagotik norberaren hiriko historia, bere garapena eta horrek sortutako ondare eraikia.

Open House mundu osoan ospatzen da –Open House Worlwide–, bi egun irauten ditu –48 ordu–, eta hirietako eraikin ezberdinak dohain irekitzen dira, jendeak ikus, ezagutu eta goza ditzan. Gaur egun, 32 hiri baino gehiagotan ospatzen da, besteak beste New York, Helsinki, Bartzelona, Jerusalem, Melbourne... Adibide gisa, iaz Londresen 800 eraikinetik gora ireki ziren, eta 275.000 inguru bisitarik ikusi zituzten.

Hiritarrentzat irekitzen diren erakinak oso anitzak dira, eta aintzat hartzen da erakinak hiriari egin dion ekarpena, edozein motakoa izanda ere: ekonomikoa,  estetikoa, historikoa, ikonikoa… Horrela, bisitariak hiria eta bere garapena ulertzeko baliabide gehiago eskuratu ditzake. Egunero, kalean gabiltzala, ikusten ditugu erakin berberak, jakin gabe zein erabakiren ondorio eraiki diren, zergatik duen forma hori, edo nola antolatua dagoen bere barne espazioa.

Gainera, ekimena unibertsala bada ere, erabat lokala ere bada, hiri bakoitzaren nortasunarekin, lekuarekin eta historiarekin bat datorrelako. Sarrera dohain da, edonor sar daiteke, eta eraikin gutxi batzuetan ezik, ez da aurretik izenik eman behar. Eraikinak erakusteko, haien berri emateko, eta bisitariak gidatzeko boluntario sare zabal bat osatzen da.

Aurten, lehen aldiz, Open House Bilbo antolatu da 2017ko irailaren 23-24an. Aukera paregabea Bilbo hiriaren irudia osatzeko!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!