Nor da Xabi Malbadi?

Erabiltzailearen aurpegia Maixa Lizarribar eta Manex Torrealdai 2021ko aza. 27a, 19:59

Xabi Malbadi izan dute gonbidatu Maixa Lizarribarrek eta Manex Torrealdaik trikiti saioko denboraldi berriko lehendabiziko saioan.

"Umetxo baten aita, hori da nire lehentasuna; bigarrena, denbora gehien kentzen didana, nire lana, elektronikan ingeniaria naiz. Baina hemen egoteko arrazoia, nire denbora librean musika ibilbidetxo bat ere badudala da, Xabizar izenpean egiten dudana. Hori definitzea ez da oso erraza, baina azkenean, Xabizar soinujole bat da, eta bere ibilbidea trikitiarekin hasi bazen ere, mundu horretatik aldentzen joan zen eta gaur egun trikitia ez den beste edozein musikari heltzen dio”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!