Bueltan da 'Hauspo Artean' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Maixa Lizarribar eta Manex Torrealdai 2021ko ots. 28a, 19:59

Itsaso Elizagoien trikitilaria izan da 'Hauspo Artean' saioaren denboraldi berriko lehen gonbidatua.

Hilabetero gonbidatu bat gerturatuko da eta guztiok hain faltan botatzen ditugun kikarakaden inguruan bilduz izango dute solasaldia. Itsaso Elizagoien (Etxalar, 1995) izan da lehena Maixa Lizarribar eta Manex Torrealdairekin biltzen, bere bizipenez, gaur egungo egoeraz edota etorkizunaz hitz egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!