Laskoraini erraz irabazi ostean Euskal Kopako finalera doa Lauburu Mahala

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mai. 20a, 12:57
Bihar Astigarragan jokatuko den finalean postu bat lortzeko lehian, Laskorainen kontra egindako denboraldiko seigarren asaltoa, etxekoen aldeko 8-2ko emaitza irmoarekin amaitu zen Belabietan jokatu zen itzulerako partida, pasa den asteazkenean.

Ibartarrak El Pozoren kontra jokatzeko burututako prestaketarekin eskuratu duten erritmoa agerian geratu zen pistan, eta Peña, Odei, Aitor, Zuri edota Agusen falta esanguratsuak izanda ere, taldea lasai eta erritmoarekin ibili zen aurkariaren atea modu jarraian mehatxatuz, postean sei bat alditan gutxienez, jo zutelarik. Atsedenaldira 3-0eko emaitzarekin iristeak iraganeko mamuak gogorarazteko balio izan zuen eta bigarren zatian ezustekoari aukerarik utzi gabe atera ziren berriro pistara.

Eñauten partehartzea izan zen azpimarratzeko gauzetako bat, denboraldi osoan nola hazi den ikusteak gorputz tekniko guztia harrituta utzi baitu. Bi tanto bakarrik jazo zituen eta hauetako bat penaltia izan zenez, ezin izan zuen askorik egin; beste arrisku egoeretatik erraz atera zen.

Emaitzei dagokienez, osatutako denboraldi bikainaren amaiera izango da jubenilen ohorezko mailarentzat: ligako txapeldun, Espainiako kopan aurkari handi baten kontra jokatutako partida bikaina, eta larunbatean Astigarragako kiroldegian Gora Bilbao Redblue taldearen kontra jokatuko duten norgehiagokan bigarren titulu bat lortzeko aukera. Talde honen gosea eta anbizioa mahai gainean jartzeko beste proba bat izango da; azken neurketetan erakutsi duten ilusio berberaz aktibatu beharko dute ez badute ezustekorik jasan nahi. Sintomak onak dira zentzu horretan, beraz, Ibarrako afizioari taldea animatzera Astigarragara hurbiltzeko deia egiten diogu; arratsaldeko 17:30ean izango da eta kopa irabazten saiatuko gara afizio guztiari eskaintzeko, denboraldi guztian zehar taldeari laguntzeagatik.

PARTIDAREN FITXA TEKNIKOA

LAUBURU MAHALA: Eñaut,  Gurru, Colas (2), Andoni (2) eta Josu (2). Aierbe, Alex, Malkorra, Liher (1), Arra (1), Álvaro eta Javik ere, jolastu zuten.

LASKORAIN: Landa, Julen, Gaba (1), Paul eta Juaristi (1). Lasa, Martin, Sagas, Julen, Iosu eta Narvartek ere, jolastu zuten.

GOLAK

  • 1-0 MIN 5 Liher
  • 2-0 MIN 8 Colas
  • 3-0 MIN 15 Josu
  • 4-0 MIN 23 Josu
  • 4-1 MIN 26 Juaristi
  • 5-1 MIN 30 Andoni
  • 6-1 MIN 31 Colas
  • 6-2 MIN 32 Gaba
  • 7-2 MIN 34 Arra
  • 8-2 MIN 39 Andoni

EPAILEAK

ABEL ASENJO(Gipuzkoako Komitea)
JAVIER FLORES (Gipuzkoako Komitea)


KRONOMETRATZAILEA

VERÓNICA DOS ANJOS (Gipuzkoako Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!